Munduko armiarma-sare zaharrena aurkitu dute

130 milioi urteko armiarma-sare baten hari bat aurkitu dute anbarretan gordeta, Libano aldean. Munduko haririk zaharrena lau milimetrokoa da eta armiarma-guruinetatik sortutako kolazko tanta txikiak ditu.

Hari horrek zeta itsaskorraren antzinatasuna baieztatzen du. Izan ere, orain arte ezagutzen den armiarma-hari itsaskor zaharrena baino 90 milioi urte zaharragoa da aurkitu duten hau.

Zientzialariek bazekiten orain dela 410 milioi urteko armiarmek zeta ekoizteko guruinak zituztela baina oraindik ez dakite noiz hasi ziren sareak eratzen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila