Munduko animaliarik sinpleena

Munduko animaliarik sinpleena ez da belakia, diziemideen taldeko zizare txiki bat baizik. Zizarea olagarroen eta txibien parasito da eta osoespezializazio-maila handia du. Zelula luze bakarra da animaliaren gorputza eta inguruan 10etik 40ra zelula gehigarri ditu; ez du digestio-hodirik, ez muskulurik, ez nerbio-sistemarik.

Orain arte, izaki zelulabakarren eta animalia konplexuagoen arteko zerbait zela uste zen. Ikerlariek dicemya orientale (taldea osatzen duten zizareetarik bat) zizarearen kode genetikoa aztertu dute eta zenbait moluskuk eta zizarek duten gene oso berezi baten eskema berbera aurkitu dute. Diziemideak, beraz, ez dira garapen-maila txikiko izaki primitiboak, izaki konplexuagoetatik abiaturik sinpletasunera bihurtu diren animaliak baizik. Nola azaldu? Eboluzioaren legeetako batek erabiltzen ez dena galdu egiten dela dio. Hori maiz gertatu sa parasitoetan: zenbat eta probetxu gehiago atera ostalariari, hainbat eta gutxiago behar dituzte funtzio espezializatuak eta, ez erabiltzearen poderioz, funtzioak desagertu egingo dira azkenerako.
www.quebecscience.qc.ca

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila