Mundu kuantikotik mundu makroskopikora

Mundu kuantikotik mundu makroskopikora
2007/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: Science)

Nazioarteko ikerketa batek Thomas Young-en esperimentua errepikatu du hidrogeno-molekula batean. Ikerketaren emaitzak Science aldizkariaren azken zenbakian argitaratu dituzte, eta fisika klasikoaren eta kuantikoaren arteko trantsizioa ulertzeko balio dezaketela diote ikertzaileek.

Thomas Young-ek, 1803an, argiaren uhin-higiduraren teoria garatzeko balio izan zuen esperimentua egin zuen. Urruneko iturburu bateko argia bi saretatatik igaro ondoren norabidez aldatzen zela ikusi zuen, eta izandako interferentzien patroi bat eratu zuen. Orain, ikertzaileek esperimentu hura errepikatu dute, baina elektroiak erabilita argiaren ordez, eta hidrogenoaren protoiak igorpen-sareten ordez.

Hidrogeno-molekulatik bi elektroi askatzen dira, eta jasotzen dituen detektagailurainoko bidaian, elektroi bakoitzak uhin baten interferentzia-patroiaren antzekoa izaten du, eta ez partikularenaren gisakoa. Elektroi bakoitzaren interferentzia-patroia molekulatik erauzitako beste elektroiaren presentziaren eta abiaduraren baldintzapekoa da. Hain zuzen ere, patroiak abiaduraren arabera analizatzeak aukera ematen du fisika klasikoaren eta kuantikoaren arteko trantsizio-mekanismoak aztertzeko, Ricardo Díez Materialen Fisikako Zentroko errektoreordeak (CSIC-EHU) eta artikuluaren egileetako batek dioenez.

1
237
2007
12
012
Fisika
Berriak labur
7
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila