Bidaiatzea ez da sekula orain bezain entretenigarria izan. Ez guztiontzat ordea, Singapurreko Singapore Airlines konpainiaren bezeroentzat baizik. Izan ere, bidaiari bakoitzak bere gustu edota beharren arabera erabilgarri du jadanik multimedia-sistema indibiduala.
Eserlekuaren aurrealdean ezarritako pantailatxoan bideo-proiekzioak, informazio orokorra, telefono- eta fax-zerbitzuak, jokoak, eros-sareak eta abar luze bat aukeratu ahal izango du. Edonora zoazelarik ere, lehorrean eskaintzen zaizkizun zerbitzuak hegazkinatik bertatik eskura daitezke, hala nola, hotel-erreserbak egin edota zinerako txartelak erosi.