Mozorroa erantzita

EEBBetako ikerketa-zentru batean zebren marrak ezabatzea lortu dute gene-manipulazioa eginez.

Zebra marra zuriak dituen animalia beltza ala marra beltzak dituen animalia zuria da?. EEBBetako ikerketa-zentru batean jadanik argitu digute kontua. Harrigarria badirudi ere, marrak ezabatzea lortu dute gene-manipulazioa eginez. Ondoko irudian ikus daitezke lortu zituzten emaitzak.

Edonola ere, esperimentua ez da estetika hutsean geratu. Zebren marrak, izan ere, animalia horiek duten babes-sistemarik onena da. Sabanan bizi diren gainerako animaliek gauez ikus ez ditzaten, mozorro bikaina da soineko marraduna. Horrez gain, zebren marrek animalien nortasuna zehazten dute, marra-egitura guztiak desberdinak direlako. Uste baino aldaketa gehiago sorraraziko ditu ikerketa bitxi horrek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila