Monogamiaren hormona

Microtus orchrogaster izeneko animalia, lursagu txiki bat da. Arra monogamo hutsa delarik, bere emearekiko lotura ikaragarria du. Ernaldu ondoren, bere emea oso ongi zaintzen du eta beren lurraldera hurbiltzen diren lursagu ar zein emeenganako etsaitasuna ikaragarria da.

Portaera harrigarri hori zela eta, Maryland-eko ikerlariek aurkikuntza egin dute. Portaeraren arrazoi biokimikoa hormona bat, basopresina, edukitzea da. Basopresinaren inhibitzailea erabilita, lursaguek monogamiarako eta erasorako joera (biak batera) galdu egiten dituzte. Parekatu ez diren lursagu arrei basopresina sartzen zaienean ordea, kontrako fenomenoa gertatzen da. Badirudi parekatzeak basopresinaren zirkuitua aktibatu egiten duela.

Beste zientzilari batzuk ere konturatu ziren lursagu arraren monogamian eta talde portaeran hormona horrek zerikusia izan zezakeela. Emearengan badirudi ozitozinak zeregin beretsua duela.

Gizakiongan ere, AVP edo arginina basopresina jariatzea sexu-iharduerarekin lotu izan da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila