1991/03/01
45. zenbakia
eu es fr en cat gl
Aparecerá un contenido traducido automáticamente. ¿Deseas continuar?
Un contenu traduit automatiquement apparaîtra. Voulez-vous continuer?
An automatically translated content item will be displayed. Do you want to continue?
Apareixerà un contingut traduït automàticament. Vols continuar?
Aparecerá un contido traducido automaticamente. ¿Desexas continuar?
Monitore konfiguragarria
D-H4214 SGE erradiazio baxuko monitoreak, 14 hazbete ditu eta 15 kHz-etik 37 kHz-erainoko frekuentzi marjinak horizontalean eta 15 kHz-etik 90 kHz-era bertikalean onartzeko diseinatua izan da.
Honek MDA, CGA, Hercules, EGA, MCGA, VGA, Super VGA eta IBM 8514/A txartel grafikoekin lan egiteko aukera ematen dio.
Posizioaren hautaketa automatikoa eta konbergentzi sistema zehatza eskaintzen ditu. Horrez gain, Preset funtzioa erabiliz pantailaren tamaina eta posizioa lau maila desberdinetan finka daiteke, pantailaren bereizmena aldatutakoan egokitzapena automatikoki egiten delarik.
Monitorearen hodiak, puntu arteko 0,28 mm-ko tartearekin, bereizmen altuan irudikapen zehatz eta garbiak lortzeko posibilitatea ematen du. Beraz, Windows 3.0 bezalako software grafikoekin lan egiteko garaian asko errazten ditu gauzak; aldi berean leiho bat baino gehiago irekitzen direnean bereziki.
Proiektu honen laguntzaile izan nahi baduzu,
harpidetu. Urtean 28 € baino ez.