Molekulen bibrazioak zehatz-mehatz

Illinois Unibertsitateko ikertzaileek molekuletan bibrazio-energia nola berrantolatzen den inoiz baino xehetasun handiagoz ikustea ahalbidetzen duen teknika garatu dute. Horretarako pultsu infragorri ultralaburrak eta pultsu ikusgaiak konbinatu dituzte. Teknika espektroskopiko horrekin femtosegundotan gertatzen diren bibrazio-energiaren aldaketak neur daitezke eta, honela, molekulen propietate dinamiko eta mekanikoak denbora errealean ezagutu. Espektroskopia-teknika berria oso baliagarria izango da nanoteknologian.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila