Molekula bera sendatu eta gaixotzeko

Zelula amek ugaldu eta edozein zelula-mota bilakatzeko gaitasuna dute. Minbizia-zelulek, berriz, kontrolik gabe ugaldu eta pertsona gaixotzen dute. Baina, antza, bietan proteina berak hartzen du parte ugaltze-prozesuan. Saguetan ikusi denez, nucleostemin izena eman dioten proteinak zeregin garrantzitsua eduki dezake zelulen zatiketan. Britainia Handiko eta Estatu Batuetako ikertzaileek proteina horren kantitate oso handiak detektatu dituzte laborategian hazitako saguen zelula ametan, ugaltzen ari ziren bitartean.

Eta gauza bera behatu dute gizakien zenbait minbizi-zelulatan. Ugalketa-prozesua amaitu bezain laster, ordea, proteina desagertu egiten da zelularen nukleotik. Zelulen ugalketa-prozesuan proteina askok hartzen dute parte, eta nucleostemin-ak ez du zertan besteak baino garrantzitsuagoa izan, baina ikertzaileei jakin-min handia piztu die zelula amen eta minbizi-zelulen arteko antzekotasunak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila