Mitosiaren proteinen atlas dinamikoa argitaratu dute

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

mitosiaren-proteinen-atlas-dinamikoa-argitaratu-du
Zelula banatzean parte hartzen duten proteinen mapa osatu dute, 4Dn. Arg. Aleksandra Krolik/EMBL

Zelula banatzeko prozesuan parte hartzen duten proteinen lehen atlas dinamikoa osatu dute. Biologia Molekularreko Europako Laborategian egin dute, eta ikertzaile guztien eskura jarri dute.

Hain zuzen ere, proteinak dira mitosia, zelula banatzeko prozesua, aurrera eramaten dutenak. Prozesu konplexua da, eta proteinek sarri taldeka egiten dute lan hori. Orain arte, laborategietan proteinei banaka jarraitu izan diete. Atlasak, berriz, proteina guztiei egiten die jarraipena, denbora errealean, eta ikertzaileek aukera dute nahi dituzten proteinak aztertzeko.

Mitotic Cell Atlas deitu diote eta Nature aldizkarian eman dute horren berri.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila