'Miraria' egin nahi dute pultsu magnetikoen bidez

'Miraria' egin nahi dute pultsu magnetikoen bidez
2006/01/01 | Elhuyar
Esperimentuan parte hartu duen boluntario baten garuneko irudiak, pultsu magnetikoak eman aurretik, ondoren eta handik hiru ordura. Erdikoan ikusten da pultsu magnetikoek zer eragin duten garunaren jardunean.
M. Tegenthoff

Alemanian egindako esperimentu bat baliagarria izan daiteke apoplexia izan duten pazienteei laguntzeko. Behintzat, hori espero dute esperimentuaren egileek, Ruhr Unibertsitateko ikertzaileek.

Ikertzaile horiek garunean emandako pultsu magnetikoen eragina aztertzen ari dira. Frogatu dutenez, posible da muskulu-talde bat kitzikatzea eta mugiaraztea, garunean dagokien eremuan pultsu magnetikoak emanez. Gainera, sentikortasuna areagotzea ere lortu dute. Esperimentuak boluntario osasuntsuekin egin dituzte, eta emaitzak oso onak izan dira.

Pultsu magnetikoek konposatu ionikoen fluxua suspertzen dute nerbio-zeluletan, eta horrek garunaren jardueran eragiten du. Teknikari rTMS deitu diote, repetitive transcranial magnetic estimulation, hau da, garezurra zeharkatzen duen estimulazio Esperimentua aurrerapauso bat izan da ulertzeko nola eragiten duten pultsu magnetikoek garunean. Ikertzaileek mekanismoa ondo ulertu nahi dute, laster terapian probatzeko.

Berriak labur
3
1
216
2006
1
005
Medikuntza
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila