Miosina berezia

Miosina besteak beste muskuluetan daukagun proteina da. 15etik gora mota daude eta ATP molekula (izaki bizidunen energia-iturri unibertsala) hidrolizatuz lan egiten dute. ATP molekula hidrolizatuaz batera beren buztanak behetik gora higitzen dira; mugimendu mikroskopiko horiek dira muskuluen mugimenduen erantzuleak. Baina ikertzaile estatubatuarrek buztana goitik behera mugitzen duen miosina-mota aurkitu dute.

Miosina honen osagaiak era desberdinean daude elkartuak eta horregatik egiten du mugimendua kontrako norantzan. Berezitasun horren zergatia eta baliagarritasuna aurkitu nahian dabiltza orain ikertzaileak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila