CIDETEC zentroko Material Berrien Departamentuan, polimero eroaleetan oinarrituriko mintzak egin dituzte. Elektrodialisiko ohiko mintzen eta polimero eroaleen ezaugarriak batu nahi izan dituzte proiektu horretan. Ohiko mintzak oso egokiak dira banaketa jarraian egiteko, erraz konbinatzen dira beste banaketa-prozesuekin, energia gutxi kontsumitzen dute eta ez dute gehigarririk behar.
Ioi-trukean oinarritutako ohiko mintzak, aldiz, ez dira moldagarriak, eta hori da, hain zuzen, beren eragozpen nagusienetakoa. Bien propietateak batuta, industriaren geroz eta eskakizun zehatzagoei aurre egiten ahalko zaie, batez ere azalen tratamendua lantzen duten sektoreetan (automobilgintza, inprimategia...).