Eguzki-izpietatik babesteko pertsonek (udan, hondartzatan batez ere) erabiltzen dituzten larruazalerako zenbait krema edo pomadatan azido urokanikoa da osagai bat. Iparrameriketako kontsumitzaileen babeserako erakunde batek dioenez, azido horrek larruazaleko minbizi-mota batzuk eragiten ditu eta FDA (Food and Drug Administration) erakundeari azido urokanikoa duten krema eta pomadak debekatu eta merkatutik erretira ditzala eskatu dio.