Mihilua menopausiarako ona da

Hormona-produkzio beherapenari aurre egiteko balio omen du mihiluak.

Foenilicum vulgare edo mihilua fitoestrogenotan aberatsa da eta hauek hormona-iharduera imitatu egiten dute. Horregatik, hormona-produkzioak behera egiten duenean (menopausian, adibidez), fitoestrogenoak hartuta hutsunea nolabait bete egiten da. Soiak, aingeru-belarrak eta apioak ere, fitoestrogenoak dituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila