Arrazetan oinarritutako egitasmo genetiko bat jarriko dute abian Mexikon. Herrialde hartan kezkatuta daude gero eta osasun-arazo gehiago dituztelako, eta horretarako arrazoi genetikorik ba ote dagoen jakitea da egitasmoaren helburua.
Hala, arrazen artean dauden ezberdintasun genetikoak ikertu nahi dituzte, asmaren, diabetesaren eta hipertentsioaren moduko gaixotasun kronikoekin erlaziorik ote duten aztertzeko. Alabaina, egitasmoak eztabaida etikoa piztu du, talde batzuk baztertzeko eta estereotipoak sortzeko bidea eman dezakeela uste baitute batzuek.