Meteorologian ere programa berriak

Eguraldian eta kliman mendiek duten eragina hobeto ulertzeko Pyrex izeneko programa martxan jarri da. Frantzia eta Espainiaren artean bultzatutako programa hau Pirinioetan garatzen ari dira. Hamabost datu-zentru osatu dira Pirinioetako zenbait mendigainetan, horietako bat Midi izeneko mendi ezagunean dagoelarik. Datu-zentru hauetatik lortutako datu guztiak Meteosat satelitera transmititzen dira.

Zentru hauekin batera hiru abioi erabiliko dira datuak biltzeko. Datuak urrian eta azaroan bilduko dira hiru urtean zehar. Ikerketa hauen berehalako helburua, Pirinioen inguruko lurraldeetan gertatzen diren haizeak eta aldika Pirinioetan sortzen diren erliebe-uhinak ikertzea da. Honela, meteorologoek eguraldi-iragarpenak arrakasta handiagoz egingo dituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila