Siberian, iparraldeko lakuetan, izotzetan idatzita gelditzen dira naturaren historia-puskak. Irudian ikusten diren burbuila izoztuak horren adibide dira.
Metanozko burbuilak dira, eta istorio luze baten azken aztarnak dira; neguan, lakuak izoztuta daudenean, animalia asko hiltzen dira izotz gainean, eta, udan, izotza urtzen denean, gorpuak lakuan hondoratzen dira. Metanoa animalia horiek deskonposatzearen produktua da. Gasa ugaritzean, pixkanaka, burbuiletan elkartzen da, eta lakuaren azalera irteten da. Neguan gertatzen denean, burbuila izoztu egiten da hurrengo udaberrira arte.
Irudian ikusten diren burbuila izoztuek istorio hori dute idatzita, baina zientzialariek beste zerbaiten bila aztertu dituzte. Metano horrek klima-aldaketan eraginik duen ala ez jakin nahi izan dute Errusiako eta Estatu Batuetako zientzialari batzuek. Haien ustez, erantzuna baiezkoa da.