Metanoa eta berotegi efektua

Siberiako tundrako zoikatzezko lautada zingiratsuen menpe egon liteke munduko klimaren etorkizuna. Berotegi efektuaren etorkizunak eskualde zingiratsu horien jokamoldean izan lezake muina.

Eredu klimatikoek aditzera ematen dutenez, Kanada eta Siberiako tundrak munduko beste edozein zona baino gehiago berotuko dira hurrengo hamarkadetan. Izoztutako zoikatzak metano-kantitate handia libratuko du urtzean.

Metanoa berotegi efektuari laguntzeko gasen artean bigarrena da, karbono(IV) oxidoaren atzetik. Permafrosta zingiretako animaliek sortzen duten metanoaren tranparik handiena da. Metanoaren libratzeak batezbesteko berokuntza areagotuko du.

Egun ez dago daturik Siberia eta Kanadako tundran harrapaturik dagoen metano kantitateaz; ezta urteko zenbat libratzen ari denaz ere. Dena den eta batzuen eritziz, Kanadan permafrostez estalitako lurraldeak murriztu egin dira azken 20 urteotan.

Airean dagoen metano-kontzentrazioa urteko %1 handiagotzen ari da; karbono(IV) oxidoaren hazkuntz tasa baino azkarrago alegia. Metanoaren iturririk nagusienak urez estalitako arroz-soroak, hausnarkarien haizeak, ikatz-meategiak eta zabortegiak dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila