Merkurio planetaren eremu magnetikoa nukleo likidoak eragina dela jakin dute Lurretik egindako neurketa batzuen bidez. Orain arte zalantza zegoen Merkurioren nukleoa solidoa edo likidoa ote zen: haren masa txikia kontuan izanda, solidoa zela pentsatzen zuten, baina eremu magnetikoa duela ikusi zutenetik (ahula izanik ere) konturatu ziren likidoa izan zitekeela.
Bada, nukleoren izaera ezagutzeko bost urtez neurketak egiten jardun dute ikertzaile estatubatuar eta errusiar batzuek. Hain zuzen ere, Merkuriok errotatzean ardatzak egiten duen oszilazio txikia neurtu dute, besteak beste, eta errotazioaren aldaketa periodikoak neurtu dituzte. Neurketa horiei esker konturatu dira Merkurioren nukleoa likidoa dela.