Meningitisaren diagnosi azkar bezain zuzenak

Britainia Handiko hainbat ikertzailek meningitisaren eragileak bereizteko test azkar bat asmatu dute. Izan ere, meningitisaren sortzaileak birusak, bakterioak edo onddoak izan daitezke, eta tratamendu egokia ezartzeko, ezinbestekoa da diagnosi zuzena egitea. Zenbat eta lehenago jakin zerk sortzen duen infekzioa, orduan eta aukera handiagoa izango du gaixoak sendatzeko.

Teknika berriak DNAzko txipak eta PCR teknika elkartzen ditu. DNAzko txipek patogeno askorentzat berariazko probak biltzen dituzte beirazko azal mikroskopiko batean, eta PCR teknikak gaixoaren likido zefalorrakideoaren DNAren kopia gehiago lortzen ditu. Hartara, infekzioa eragin duen patogenoa erraz bereizten da fluoreszentzia bidez.

Oraingoz, metodoa meningitis edo entzefalitis sortzen duten 14 birus detektatzeko gai da, eta beste birus batzuk, bakterioak, protozooak eta onddoak ere proban sartzeko asmoa dute ikertzaileek. Ohiko proba klinikoa izateko asko falta bada ere, probak itxaropena piztu du egin berri den mikrobiologia klinikoari eta gaixotasun infekziosoei buruzko biltzarrean.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.