Mendiko gorilen populazioak gora

Virunga mendietako gorilen populazioak % 17 egin du gora 1989tik. Izan ere, urte hartan 324 gorila zenbatu zituzten, eta joan den urteko irailean eta urrian 380. Gorila horien lurrak ez dira kudeatzeko errazak hiru nazioren esku baitaude: Kongo, Uganda eta Ruanda. Nazio horietako bakoitzak parke nazional bat dauka Virungan. Eta, hori gutxi balitz, gerra-hotsak ere izan dira inguru haietan. Hori dela eta, are eta meritu handiagoa dauka hiru herriek gorilak babesteko elkarrekin egindako lanak.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.