Mediterraneoaren hondoa aztertzen ari diren geologoek mendikate berri-berria sortzen ikusi dute. Aztertu duten esparrua Afrikako eta Europako plaken arteko talkagunean dago eta Kretako hegoaldean berrehun lokatz-tontor eratzen ikusi dituzte bi kontinenteen elkargunean.
Orain talka horiek Mediterraneoko kimikan eta biologian duten eragina aztertzen ari dira. Mendikateak (Alpeak eta Himalaia, esaterako) bi plaka tektonikok talka eginda sortu direla edonork daki, baina Mediterraneoan oraingoan sortzen "zuzenean" ikusi dituzte.