10 urtez ikertzen egon ondoren, geologo talde batek duela 140 milioi urte inguru Mediterraneoan egondako kontinente ezezagun baten arrastoak aurkitu ditu. Adria Handia izena jarri diote kontinenteari, eta Groenlandiaren tamainako masa zuela uste dute.
Duela 240 milioi urte, Gondwana superkontinentearen zati bat kontinentetik bereizten hasi eta iparralderantz mugitzen hasi zenean sortu omen zen Adria Handia, egun Europa gisa ezagutzen dugunaren hegoaldean kokatuz. Gerora, duela 120 milioi urte, Europarekin talka egin zuen Adria Handiak, bortizki. Erabat txikituta geratu zela uste dute, Europaren azpian lurperatuta. Baina pusketa txiki bat Europaren gainean mantendu omen zen geologoen arabera, egungo 30 herrialdetan barreiatuta azaldu baita. Esaterako, Alpeetan. Zaila izan da datuok bildu eta kontinentearen non egon zen argitzea, Utrecht eta Osloko Unibertsitateetako eta EHT Geofisikako Institutuko ikertzaileek adierazi dutenez.
Elhuyarrek garatutako teknologia