Material supereroaleak espazioko propultsio elektrikorako

Material supereroaleak espazioko propultsio elektrikorako
2007/01/01 | Elhuyar

Inasmet-Tecnalia material supereroaleetan oinarritutako konponbideak aplikatzen ari da espaziorako propultsio elektrikoko sistemetan, Europako Espazio Agentziarekin duen teknologia-alorreko lankidetzan. Lankidetza hori SCEP (Superconductive Materials for Electric Propulsion Systems) proiektuaren esparruan gauzatzen da.

Proiektu hori garatzeko, azterlan zehatza egiten ari dira, tenperatura handiko osagai eta material eroaleak espazioko propultsio elektrikoko sistemetan aplikatzeko. Ondoren, frogapen esperimentalekin eta laborategiko balidazio-entseguekin osatuko dute.

1
227
2007
1
014
Astronautika; Teknologia; Materialak
Berriak labur
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila