New Yorkeko Rensselaer Institutuko ikertzaileek karbonozko nanohodiak gehitu dizkiote material bati, erabat beltza bilakatzeko. Nanohodiei esker, materialak uhin-luzera guztietako argia xurgatzen du, edozein angelutatik etorrita ere, eta ia ez du izpirik islatzen. Emaitza orain arte aurkitu duten material beltzena da.