Goiko irudian datorren uztailaren 4an (Estatu Batuetako independentzi egunean) Martitzen pausatu behar duen ibilgailua erakusten da. Joan den abenduaren 4an jaurtiki zen Mars Pathfinder zunda eta planetaren inguruan orbitatzen ibili gabe zuzenean jaitsi behar du Martitzeko gainazalera.
Martitzeratu aurretik jausgailuaz abiadura moteldu eta lurrean botea egingo du, horretarako “airbag” batzuk dituelako. Orduan zunda lorea bezala zabalduko da eta “rover” ibilgailuak irtengo du.