Martitzerako bideak

Abenduan jaurtiko dituzte errusiarrek Martitzeratz lehen robotak eta 100 milioi kilometro zeharkatu ondoren, datorren urtean iritsiko omen dira bertara.

EEBBetako NASA Espazio Agentziak 2019. urtea baino lehen ez du gizakirik bidaliko Martitzera. Aspaldiko ametsa zena baztertu egin behar izan dute proiektuaren kostu ekonomikoa altuegia delako. Alabaina, horrek ez du Planeta Gorria estatubatuarren ikusmiratik desagertuko denik esan nahi.

Izan ere, Martitzera robotak bidaltzeko proiektua iragarri berri du NASAk eta Bill Clinton presidenteak esan duenez, datorren urteko uztailaren 4an irtengo dira lehen robotak Martitzerantz. “Independence Day” filmea ikusi baduzu, irakurle, egun seinalatu hori aukeratu izanaren arrazoia zein den jakingo duzu.

Ordurako, hau da, EEBBetako robotak espazioratuko dituztenerako, Errusiako “Mars 96” espedizioa bertan izango da. Abenduan jaurtiko dituzte errusiarrek Martitzeratz lehen robotak eta 100 milioi kilometro zeharkatu ondoren, datorren urtean iritsiko omen dira bertara.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila