Marteri buruzko datu berriak argitzen

Marteri buruzko datu berriak argitzen
2008/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: G. Neukum/ESA/DLR/FU Berlin)

Sekretu asko gordetzen ditu Marte planetak oraindik, baina, pixkanaka, horietako batzuk argituz doaz. Azkenekoak, planeta gorriaren berokuntzari azalpena ematen dion teoria berria eta izotzezko egiturak diruditen formazioen argazkiak.

Marteren berokuntza-prozesua argitu gabe dago oraindik. Zientzialariek karbono dioxidoa (CO2) jotzen zuten planeta gorriaren berokuntzaren erantzule, Lurrean bezala. Baina, hala balitz, karbonoa gainazalean jalki eta karbonodun mineralak egongo lirateke. Marten, ordea, sulfatodun mineralak aurkitu dituzte. Sulfatoak sufre dioxidoa (SO2) gainazal hezean jalkitzean sortzen dira. SO2-a sumendien jardueragatik askatzen da, eta baliteke substantzia horren pilaketa handiek tenperatura igoarazi eta, beraz, ura lurrunaraztea, CO2-ak bezala. Horregatik, zientzialariek uste dute Marteren berokuntzaren erantzulea SO2-a dela.

Marteren gainazaleko tenperaturaren ondorioz azaleratutako izotz guztia lurrundu egiten zela uste zuten zientzialariek --poloetan izan ezik, Marteren poloetan izotz-egitura zahar eta handiak baitaude--. Baina Mars Express misioak poloetatik urrun dagoen izotz-egitura bat ikuskatu du, glaziar baten antzekoa. Lortutako lehen datuen arabera, badirudi glaziar hori izoztutako urez osatua dela.

1
240
2008
3
019
Astronomia
Berriak labur
10
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila