Marrazo muturluzea, arrunta edo dientusoa ere deitua, (Isurus oxyrinchus) arriskuan dago Natura Kontserbatzeko Nazioarteko Batasunaren zerrenda gorriaren arabera. Hala, AZTI monitorizatzen hasi da, haren mugumenduei eta portaerari buruzko informazioa izateko, kontserbazioan laguntzeko. Izan ere, ekosistemetan funtsezkoa izateaz gain, arrantza-interesa ere badu. .
Bizkaiko golkoan ustekabean harrapatu ez dezaten, AZTI lanean ari dahainbat marrazo monitorizatzen ari da iaztik. Aurten, lehen aldiz, 1,4 metroko marrazo muturluze eme bat markatzea lortu du. Ale horrii Amalur izena jarri diote, espezieak itsas ekosistemen orekan duen garrantzia azpimarratu nahian.
Zehazki, bi marka satelital jarri dizkiote, mugimendu horizontal eta bertikalei buruzko informazioa lortzeko. Une honetan hegoalderako bidean dago, Madeira uhartea (Portugal) atzean utzita.
Aurretik markatutako marrazoei buruzko informazioa ere jasotzen ari dira, eta hala jakin dute marrazo urdina ia urte osoan egoten dela Bizkaiko Golkoan, eta ez soilik Galiziako uretaranzko udan egindako migrazioan, hasieran uste zuten bezala. Horrez gain, ikusi dute itsaspeko arroilen gunea interes berezikoa dela marrazo urdinentzat.
Helburua da, marrazoi-espezieen portaera eta mugimenduak ezagututa, arrantza-jarduerak eragin ditzakeen kalteak murriztea. Horrekin batera, marrazoek gizartean duten irudia aldatu nahi dute, askoren ustez, harrapari arriskutsuak baitira, eta ez da oso jakina funtzio ekologiko garrantzitsua dutela eta arriskuan daudela.
Elhuyarrek garatutako teknologia