Markak hobetzen

“Elhuyar. Zientzia eta Teknika”ren maiatzeko alean superreroankortasun-tenperaturaren azken errekorraren berri eman genuen. Ale honetan errekor hura apurtu egin dela esan behar dizuegu eta hori Zurich-eko ikerlari-talde bati esker lortu da. Aipatu tenperatura 133 K-koa (-140 °C-koa) da.

Superreroankortasuna garrantzitsua da korronte elektrikoa bero bihurtu gabe garraiatzeko, besteak beste. Korronteak bidean erresistentziarik aurkitzen ez badu, Joule-ren efektuaz ez da berorik galduko. Beraz, energia aurrezteko biderik egokiena da.

Superreroankortasuna ez da tenperatura jakin batez azpitik baizik azaltzen.

Material asko erabili izan da superreroankortasuna probatzeko, baina azkenaldi honetan erabiltzen ari diren kobre oxido, kaltzio, bario eta merkuriozko nahasteak dira emaitzarik onenak dituztenak.

Giro-tenperaturan superreroankortasuna duen materialik aurkitzea oraindik ezinezkoa bada ere, orain arte lortutako emaitzei esker nitrogeno likidoz (77 K edo -196 °C) hoztutako sistemetan zenbait aplikazio burutu daiteke jada.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila