Parisko ekialdean dagoen Vincennesko basoko lore-parkeari urtero landare-zorriek. Arazo honi aurre egiteko parkeko zuzendariek marigorringoa hazteko zentru bat ireki berri dute. Animalia hauek, kukurutxa eta sirfidoekin batera, landare-zorrien etsai nagusiak dira.
Zentruak 100 metro karratu ditu eta termikoki isolatutako hiru sail ditu. Bertan, marigorringo-mota baten, Coccinella septempuntata ren, hazkunderako behar den tresneria dago. Animalia hauek heldutasunera heltzean aske uzten dira landare-zorriei erasotzeko. Honela, zorri-mota hauen populazioa kontrolatu egiten da eta egiten duten kaltea murriztu. Bide hau Estatu Batuetan eta Japonian pestiziden ordezko gisa erabiltzen da.
Orain arte 100.000 marigorringo baino gehiago aske utzi izan da Parisko jardin batzuetan eta entomatologoen arabera, bide honetatik segitu beharko da landare-zorriak erabat desagertu arte.
Nahiz eta landare-zorrien tamaina 2 mm-koa izan, hauek landareari erasotzen diote, bertako izerdi landua atzitu ahal izateko.
Eraso honi aurre egiteko zenbait produktu kimiko erabili izan da baina, hauek beste intsektu batzuei ere eragiten dienez, natur oreka aldatu egiten da.
Beraz, adituek kontrol biologikoa eraso kimikoa baino egokiagotzat hartzen dute gero eta maizago. Une honetan Vincennesko entomatologoak, alde batetik Cryptolemus marigorringo-mota hazi nahi dute kukurutxak kontrolatzeko eta bestetik Phytoseiulus akaroa hazi nahi dute armiarma gorriari aurre egiteko.