Amennakhte, Egyptoko Ramses IV.a faraoi handiaren garaian bizitako eskribari zen eta itxuraz, berak egin zuen ezagutzen den mapa geologikorik zaharrena. EEBBtako Toledo Unibertsitateko (Ohio) bi ikerlariren ustetan eskribari horrek K.a. 1150. urtean eginiko mapak zuzen-zuzenean isladatzen du errealitatea.
Mapa papirozko erroilo bat da; 40 cm-ko zabalera eta 180 cm-ko luzera dituena. 1820.ean aurkitu zuten Egyptoko Erregeen Haranetik gertu. Harez gero Torinoko Museo Egyptiarrean egon da gorderik.
James A. Harrel eta V. Max Brown izan dira mapa aztertu duten lehen geologoak eta mapak adierazitakoa eta errealitatea konparatu dituztenean txunditurik gelditu dira. Wadi Hammamat-eko harri-formazioak, beren itxura eta kolorea zehatz-mehatz azaltzen dira.
Ammenakhte eskribariak eginiko lanak bere garaiari aurrea hartu ziola esatea gutxi da, ezagutzen den hurrengo mapa geologikoa 1740.eko hamarkadakoa dela kontutan hartzen badugu.