Manatia arriskuan

Ehundik gora manati heldu dira Floridako itsasertzera, guztiak hilik. Manatia desagertzeko arriskuan dago eta biologoak oso kezkaturik daude, animalia horren etorkizuna ez baita nolanahikoa.

Manati-talde handia aurkitu dute hilik Floridako itsasertzean. Adituek ez dakite oraindik ugaztunen heriotzaren arrazoia zein den. Ugaztun horien egoera kezkagarria da une honetan, gaixotasunak eta itsasertzeko hirien garapena direla-eta, desagertzeko zorian dago manatia.

Floridako hondartzetan aurkitu dituzte ehun eta hogeita hamaika manati eta egunero hiru gehiago agertzen dira; guztiak hilik lehorreratzen dira. Ugaztun horien heriotza zerk eragin duen jakin nahian dabiltza biologo eta ikertzaileak, itxuraz behintzat, osasuntsuak baitirudite hondartzetan azaldutakoek.

Autopsiek erakutsi dutenez, neumoniaz hil dira guztiak, baina, gaixotasun horren eragilea ez dute aurkitu. Bi hipotesi aipatu dituzte adituek: birusen bat izan dezakete manatiek edo bestela, marea gorri toxikoren batek kutsatu ditu. Marea toxikoa, zenbait landare urtar loratzerakoan eratzen da eta pozoiak ugaztunak hiltzen ditu. Adituek usteak soilik dituztenez, manatien odola aztertuko dute heriotza horien erantzun zehatzak jasotzeko asmoz.

Bitartean, biologoak oso arduratuta daude. Hildako manatiak, helduak zirenez, ernalketa garaian zeuden eta beraz, horien heriotza are eta larriagoa da. Manatiak beren habitatak galtzen ari dira, bizileku dituzten itsasertzak gero eta industrializatuagoak eta ondorioz, poluituagoak baitira. Untzien joan-etorria dela eta, kolpe ugari jaso behar izaten dituzte manatiek eta gainera, erraz gaixotzen dira ugaztun horiek.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.