Uste baino eraginkortasun handiagoa du malariaren kontrako RTS,S txertoak, saiakuntza klinikoen bigarren fasearen emaitzen arabera. Luze aritu dira malariaren kontrako txerto hori garatzen, eta orain arte egindako ikerketek adierazten zuten % 30eko eraginkortasuna izango zuela. Merkaturatu aurretik pasatu beharreko saiakuntza klinikoen bigarren fasearen emaitzek, ordea, aditzera eman dute eraginkortasun hori % 50etik gorakoa dela.