Malariaren kontra, azukrerik ez

Londresko ikertzaileek malaria sortzen duen parasitoa geldiarazteko beste modu bat topatu dute. Parasitoak nahitaezkoa du glukosa odolean hazi eta ugaltzeko eta, glukosa eskuratzeko, PfHT proteina garraiatzailea ekoizten du. San George Mediku Eskolako ikertzaileek hamar urte pasa dituzte proteina hori blokeatzeko moduaren bila eta, azkenean, lortu dute. Kultiboan egindako saioetan, ikertzaileek gehitutako molekula bat gai izan da glukosa-garraiatzailearen lana eragotzi eta parasitoa hiltzeko. Ikertzaileak oso kontent daude ikerketaren emaitzekin, ohiko botikei erresistenteak diren barietateak ere hiltzea lortu baitute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila