Malariaren aurkako txertoa bidean da

Mozambiken malariaren aurkako txerto bat ari dira probatzen.

Mozambiken malariaren aurkako txerto bat ari dira probatzen; eta, dirudienez, orain arte ikusi diren emaitzarik onenak ari dira lortzen.

Txerto honek ez du infekzioa saihesten, baina gaixotasuna garatzea eragotz dezake. Urte bat eta lau urte bitarteko 2.022 haurrekin probatu dute, eta malaria garatzeko arriskua % 30 gutxitzen omen du.

Gainera, txertoa eraginkorragoa da gaixotasunaren aldaera larrienetan —arriskua % 58 gutxitzen du— eta urtebete inguru duten haurrekin
—arriskua % 71 txikiagoa da—.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila