Maiztasun-errekorra

Ordenadoreentzako prozesadoreetan Digital Equipement etxeak prototipo berria lortu du. Alpha izendatu dute RISC teknologiaz egindako prozesadore berri hau eta 1.000 MHz eko maiztasunera heltzen omen da. Txip honek beraz, lehiakideen marka guztiak hautsita utziko ditu. Orain arte Intel etxeak bere Pentium mikroprozesadorerako, adibidez, 150 MHz-eko maiztasuna du iragarrita, eta Digital Equipement etxearen berri honek ia zazpi aldiz maiztasun handiagoa du; gigahertz batekoa, hain zuzen.

Mikroprozesadoreen maiztasunak lanerako abiadura erabakitzen du ordenadoreetan eta gigahertz bateko maiztasunak segundoko mila milioi eragiketa egiten dituela esan nahi du. Dena den, hurrengo urtean ikusiko da orain lortutako prototipoa produktu komertzial bihurtzen den ala ez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila