Triku arra nola parekatzen ote da emearekin? Australiako Adelaide-ko unibertsitateko Peggy Rismiller-ek dioenez “zuhurtzia eta grina handiz”. Ekidna familiako animalien sexu portaera aztertu du. Animalia bakarti hauek neguan ugaltzen dira. Arrek beren erretiro lekuak utzi eta iladan bata bestearen atzetik joaten dira emeak daudeneko lekura. Arrak gogoz saiatzen dira gorteiatzen, zeren emeak lehenean segitzen badu arantzaz betetako bola besterik ez baita.
Emeari arraren gorteiua atsegin bazaio, etzan egiten da sabel gainean eta lurpean ezkutatzen da. Orduan arrek inguruan zuloa ebakitzen dute elkarri borroka eginez, eta azkenean bakar bat geratzen da. Honek bere zulaketari jarraipena ematen dio. Aurreko hankez emea ferekatzen du eta atzekoez isatsa jasotzen saiatzen da. Gutxienez lau ordu behar ditu maniobra hauek guztiak egin eta bere isatsa emearenaren azpian kokatuta edukitzeko.
Parekatzeak hiru ordu iraun dezake eta azkenean biek beren arantzak uhinkatu eta isatsak aldenarazi egiten dituzte.