Nazioarteko talde batek lortu du, prozedura kimiko kontrolatu baten bitartez, urre-, zilar- eta kobre-atomoak magnetiko bihurtzea. Atomo horiek berez ez dira magnetikoak, hau da, imanak ez ditu erakartzen. Nazioarteko talde horretan EHUko fisikako eta kimikako bi talde izan dira buru, eta Jose Javier Saiz Garitaonandia irakasleak zuzendu du taldea. Ikerketak azaltzen duen moduan, magnetismoa agertzen da materialaren dimentsioak dimentsio nanometrikoetaraino murrizten direnean eta aurrez hautatutako molekula organikoekin inguratzen direnean.