Badirudi ordenadore hau beste ahalegin baten ondorio dela. Aurreko Macintosh Portable arekin arrakasta handirik lortu ez bazuen ere, estrategia berria markatu du Apple-k oraingoan, ordenadore eramangarrien munduan bidea irekitzeko.
Ordenadore berri honek aurrekoak baino 2 kg gutxiago pisatzen ditu eta prezio aldetik ere merkeagoa da. Honez gain, pantailaren atzeranzko argiztapenak irakurketa erraztu egiten du.
Motorolaren 68000 prozesadorea, 1 Mb-eko RAM memoria eta Apple Talk interfacea izango ditu eta 3.300 dolar ingurukoa izango da bere prezioa.
Makina honekin batera beste hiru eramangarri ere aurkeztuko dira. Batek 4 kg pisatuko ditu, besteak 12 kg eta hirugarrenak eta arinenak 3,5 kg besterik. Eredu guzti hauek Logitech-en Trackball gailua daramate kurtsorea maneiatzeko.