Lurretik Ilargira milimetroka

Lurraren erdigunetik Ilargiaren erdigunera gutxi gorabehera 384.400 kilometro daude, baina zehazki? Washington Unibertsitateko Tom Murphy ikertzaileak milimetroko zehaztasunarekin neurtu nahi du aipatutako distantzia eta horretan emango ditu datozen bost urteak.

Neurketa egiteko, Mexiko Berrian dagoen Apache Point teleskopioa, laser-izpi bat eta hainbat espazio-ontzik Ilargian utzitako islagailuak erabiliko ditu. Neurketa grabitatearen gaineko ikerketak eta testak egiteko baliagarria izango dela azaldu du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila