Azken hamarkadetan lurrak ureztatuz munduan elikagai-produkzioa % 50 igo da. Gaur egun munduan landutako lurren zazpirena besterik ez da ureztatzen, baina zazpiren horretan munduko elikagaien herena baino gehiago ekoizten da. Munduko Bankuak dioenez ordea, hasieran ureztaketak produkzioari gora eragin arren aurrerantzean behera egingo du. Izan ere, ureztatzen erabilitako urak duen gatzak landareei kalte egiten die, errendimendua jaitsi egiten delarik. Industrializatutako eta garapen bideko herri askotan dute aipatu arazo hau.