Lupa atomikoa

Industriariek laster oso hurbiletik kontrolatzerik izango dituzte beren laginak; lehenengo mikrozunda nuklearra erabil bait daiteke jadanik Frantzian.

Mikrozunda honen bidez burutu daitezken ekintzak, besteak beste, honako hauek dira: osagai elektronikoetan gerta daitezkeen akats atomikoak detektatzea, metal baten gainazalean gerta daitezkeen efektu atmosferikoen eraginak neurtzea eta produktu kosmetikoei dagokienez, adibidez, ile bateko alderdi batean dagoen kaltzio-konposizioa edo banaketa ebaluatzea.

Mikrozunda, Bordeleko azterketa nuklearrerako zentruak eratu du. Mikrozundak energia handiko ioi-fluxu bat bidaltzen du laginaren gainazalera, ioiak partikula-azeleratzaile batek azeleratzen dituelarik. Partikula-fluxuak diafragma bat igarotzen du. Diafragma hau platino-iridiozkoa da, diametroa milimetro baten ehunenekoa eta hamar aldiz txikiagotzen duten lau lentetxo elektromagnetikok fokalizatzen dute. Honela lortutako partikula-fluxua laginaren osagai elementaletan sartzeko behar adina txiki da.

Mikroanalisia, partikulek laginaren gainazala jotakoansortutako produktuen azterketan
oinarrituz burutzen da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila