Lumadun dinosauroa

Zenbait paleontologok lumak oraindik gorputzera itsatsita dituen dinosauro bat aurkitu dute Txinako Liaoning probintzian. Adituen esanean, aurkitutako aleak 130 milioi urte ditu eta dromeosauroen espeziekoa da. Bi hanka, hortz zorrotzak eta egungo hegaztien antzeko hezurdura du.

Lehenago ere, dinosauroen ondoan lumak aurkitu izan dira, baina inoiz ez, orain arte, gorputzera itsatsirik. Aurkikuntza horrek argi erakusten du lumen jatorrizko funtzioa ez zela hegan egitea, baizik eta gorputza bero mantentzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila