Lotoa berogarria

Loto-lorea intsektu polinizatzaileak erakartzeko ezezik berotzeko ere egokia da. Australiako Adelaide-ko Unibertsitateko talde batek frogatu duenez, Nelumbo nucifera izeneko lotoak bere lore barnean 30-35 ºC-ko tenperatura mantentzen du.

Loto-lorea intsektu polinizatzaileak erakartzeko ezezik berotzeko ere egokia da. Lore barnean 30-35 ºC-ko tenperatura mantentzen du ernalketa garaian.

Prozesua petaloak ireki baino bi egun lehenago hasten da. Ernaltzeko garaia gertu duelako, loreko tenperatura egonkortu egiten da. Organo emea (pistiloa) prest dagoenean, lorea zertxobait ireki egiten da. Orduan euli eta gainerako koleoptero txikiak etorri egiten dira tenperaturak erakarrita.

Hantxe irauten dute preso lore-ganbaran lorezilak heltzen diren arte. Lore baten polenarekin heldu diren intsektuak, beste batenarekin abiatzen dira kanporantz. Orduan loreak bere denboraldi homeotermikoari amaiera ematen dio eta gero ihartu egiten da. Ernalketarako oso giro beroa mantendu ondoren, ohizko tenperaturara (hau da, giro tenperaturara) itzultzen da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila