Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, Bluexare eta Alberdania enpresek elkarlanean, liburuak eskuko telefonoetan irakurtzeko plataforma bat garatu dute: Liburuak mugikorretan. Aplikazio horren bidez, liburuak telefono mugikorretara deskargatu ahal izango dira, han erosotasunez irakurtzeko. Euskal Herrian eta Espainian proiektu aitzindaria da guztiz. Proiektuaren helburuetako bat izan da gazteen artean irakurzaletasuna indartzea eta literatura-kontsumoa handitzeko plataforma teknologiko berritzaile bat garatzea.