Europako CERN laborategiak maiatzerako zuen iragarrita LHC azeleragailu berriaren inaugurazioa. Baina ez dute den-dena prest oraindik. Arazo txiki batzuk sortu dira helio likidoa ponpatzeko sisteman eta sistema elektrikoan. Maiatzerako ez da martxan izango LHCaren azeleragailu nagusia, baina bai hari lotuta dauden beste bi azeleragailu txikiago, Proton Synchrotron eta Super Proton Synchrotron izenekoak. Azeleragailu nagusia uztailean jarriko dute martxan.