Leuzemia zentral nuklear baten inguruko haurrengan

Erresuma Batuko Seascale hirian haur-leuzemia asko detektatu da. Hiri hau hondakin erradioaktiboak tratatzeko lantegi batetik hurbil dagoenez, alarma berehala zabaldu da.

1950-1985 bitartean hirurogeitamalau kasu diagnostikatu dira haurrengan. Urte horietan jaiotza-kopurua mila pertsonakoa izan dela kontutan hartuz, gaixoen portzentaia oso altua da. Gobernuko Osasun-Sailak

Southampton unibertsitateko Gardner ikerlariaren esku utzi zuen arazo hau aztertzea.

Haurren gurasoak ikertuz ez zuen ezer arrarorik aurkitu amengan. Aldiz, lehen aipatu lantegian lan egin zuten aitek erradiazio-maila desberdinak jasan zituztela ikusi zuen. Erradiazio-maila, 10 mSv-koa edo haurra sortu aurretik sei hilabetean 10 mSv baino handiagoa izan zen kasuetan, haurrek leuzemia izateko arriskua zazpi edo zortzi aldiz handiagoa zutela ikusi da.

Ikerketak aurrera doaz eta hurrengo hilabeteetan arazo honi buruzko berri ugari izango dugu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila