LEP berrian lehen bosoiak

Europako CERN zentroan 1983. urtean lehen aldiz W bosoiak detektatu ziren. Elkarrekintza ahulean trukatzen diren partikulak dira bosoiak. 1996. urteko uztailean ordea, LEP2 (Large Electron Positron collider) izeneko talkagailuan W bosoi-bikoteak (W+ eta W-) ia industrialki sortu dituzte. Horretarako LEP zatiki-azele-ragailu zaharrari potentzia handiagotu egin diote eta talketako energia iaz 90 GeV-ekoa (gigaelektronvoltekoa) bazen ere, orain 161 GeV-ekoa da.

Daniel Treille zientzilariak W bosoiak sortarazi dituen talkaren irudia erakusten du.

Lehen hilabeteetan W bosoiak aztertuko dira. Masa neurtuko zaie eta horrela, aurreikusitako kalkuluak eta teoria estandarra egiaztatu egin daitezke. Dena den, LEP2 gailuak batez ere supersimetriaren arloa arakatuko du. Teoria berri honek, izan ere, Unibertsoko lau indar-motak bateratu nahi ditu, nahiz eta orain arte behar adinako potentziako zatiki-azeleragailurik ezean egiaztatzerik egon ez den.

161 geV-eko energi mailan lehen superpartikulek azaltzen hasi beharko lukete, eta fisikariek horietako arinena (kargino izenekoa) detektatu nahi dute. Orain arte fisikari teorikoen adimenean baino sortu ez den partikula hau detektatzeko itxaropena dago.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila